TESTU LATINDARRA
4. ORRIALDEKO 5. BINETA
Bitor Uriarte
Enekok
lagunei bidaltzen dien lehen eskuizkribua ondokoa da, erromatarren garaikoa.
Testuak, komikian agertu ez den
esanahi zehatza dauka (asmatua, jakina!), hauxe:
“… in
caristorum litore, ex occidente ad orientem, post altae terrae extremum et pro
magna petra quae finit flumen in quod mare ingreditur, portus est Ve…”
euskaraz,
“… Karistiarren itsasaldean, mendebaletik ekialderantz,
lur garaiko muturraren ondoren eta itsasoan sartzen den ibaia mugatzen
duen harri handiaren aurrean dago Ve…”
Lur garaiko muturra Matxitxako da, eta harri handia,
Izaro.
Azkenik,
Ve…, Vesperies edo Vermelio.
Lehenengoa,
Vesperies,
Pliniok aipatzen du kostalde kantauriarreko oppidum-ak zerrendatzean: “a Pyrenaeo per oceanum vasconum saltus,
Olarso, Vardulorum oppida, Morogi, Menosca, Vesperies, Amanum portus,
ubi nunc Flaviobrica colonia.” [Pyrenaeus-etik abiatuta eta Ocenaus-eko
erriberei jarraituaz aurkitzen ditugu Baskoien oihana, Olarso, Varduli direlakoen “oppidum”-ak, Morogi,
Menosca, Vesperies eta Portus Amanum, non Flaviobrica kolonia bait dago gaur
egun.].
Bigarrena,
Vermelio, XI.
mendeko agiri batean azaltzen da: “(…) et illa ecclesia San Micaelis arcangeli in
portu de Vermelio, in ora maris, cum suos morturos ad illa pertinente”
Nahiz eta inoiz aditzera eman den
Busturialdeko punturen bat litzatekeela
Vesperies, ez dago batere argi zein izan daitekeen, eta horregatik utzi da
eten-puntuez, zehaztu gabe. Vermelio
izenean beste antzeko aukera genuenez (hau askoz berankorragoa), biekin jokoa
egitea pentsatu da.