"Alterriko kontuak" komiki bildumaren gehigarriak

2013/02/25

Presentación en el espacio cultural La Alhóndiga


Presentación-Coloquio de "Canterburyko Paperen Misterioa" en la Mediateca de AlhóndigaBilbao, con Rober Garay y Borja Crespo, el 21 de febrero de 2013.

2013/02/11

Arostegitarren torretxea

AROSTEGITARREN TORRETXEA

13. orrialdeko beheko bineta

Bitor Uriarte

Aroztegi dorreko gela batean, Maria Diaz Abrisketakoa, olerkia edo koplak idazten dago. Aroztegi dorretxea, Santa Eufemia elizaren ondoan egon zen. Gaur gorriz margotutako eraikuntza bat dagoen lekuan. 




Komikiaren 24. orrialdean, honela irudikatu da …


… eta honela marraztu du Fernando Hierrok, bere Bermeo Uria 1398. urtean izeneko laminan:


Santa Eufemiako penintsulatxoaren babesean zegoen dorre hau, bere izeneko kalearen behealdean. Iparraldetik, herriko harresiarekin mugatzen zuen eta, hegoekialdetik Santa Eufemia elizara sartzeko, pasabide bat omen zeukan. Bide honek elizako koro aldera jotzen zuen. Beheko irudian markatzen da nora ematen zuen pasabideak: erreforma lanak egin zirenean, agerian geratu zen ate formako zuloa. Honela esaten du Angel Zabalak (1928): Por el sudeste confinaba con la expresada iglesia a la que le unía un pasadizo. Eta S. Dominguez Benguriak (1899): Conserva los arranques del arco que en aquellos tiempos soportaba un pasadizo que iba a caer sobre la puerta frontal de la referida parroquia [Santa Eufemia].


XIX. mendearen azken zatian, udalak bereganatu egin zuen dorrea, behera botatzeko helburuaz: Portunagusitik, hau da, gaur Lamera dagoen lekutik, Portuzarrerako bide zabalagoa uzteko. Dorretxeak, gaur bere tokian dagoen etxearen lekua hartzen zuen, baina pasabide estuagoa utziaz, zeharo eragozten zuelarik porturako pasoa. “… se considera de apremiante necesidad el derribo de la casa-torre de Arostegui de Manuel Maria de Uhagon para abrir el correspondiente transito de comunicación para el trajin del pueblo con el puerto. 14 de octubre de 1872”
Komikeko irudian, scriptoriumaren aurrealdean, Aroztegi leinuaren harmarriak ageri dira. Ondoko argazkiak erakusten du, Aroztegi kalean oraindik ikus daitekeena.















Honela deskribatzen du A. Zabalak: “Cuartelado; 1º y 4º flores de lis de oro, campo rojo; 2º y 3º, roble verde en campo de oro; en orla colorada cordon de plata” 


EMAKUME OLERKARIAK

Emakume olerkaria jarri da, izan ere, ertaroan emakumeek bertsozaletasun handia zeukaten J. Caro Barojaren esanetan: "Gizonak adina sentitzen zituen emakumeak leinuaren istiluak eta, zenbaitetan, olerkiak eginaz goritzen zen. Emakumezko euskal olerkariak goi mailako artista grinatsuak omen ziren. Beren senar, aita, neba edota hurbilekoen heriotzez kantuak idazten zituzten."

Hona hemen hiru adibide: 

Oñetaco lurr au jabilt icara
Lau araguioc verean verala
Martin Bañes Ibarretan il dala.
Artuco dot escu batean guecia
Bestean suci yrax egura
Erreco dot Aramayo guztia

-----

Verba orren, verba gacia
Verba orri naz ez daquiola valia
Dardoac eginarren bere aldia
Olaso da ene egoteko aulquia

-----

Cer ete da andra erdiaen çauria?
Sagar errea, eta ardao gorria.
Alabaya, contrario da Milia:
Azpian lur oça gañean arria

Gure kasuan, Maria Diaz Abrisketakoak egindako kantua, asmatua da. Lehen bertsoa, baina, historikoa da, Julio Caro Barojak berak argitaratua Los Vascos y la historia a través de Garibay liburuan. Ertzilla leinuaz ari dela (Grandezas de España) Garibay familia horretako dorrearen eraikuntza ederraz mintzo da: cuya fábrica de hermosa cantería puesta sobre las aguas del mar Oceano manifiestan su gran antigüedad y nobleza en los siglos pasados, conservada en esta villa con antiguos cantares en la lengua natural de la mesma tierra, que comiençan de esta manera: 

 “Torrenteroan torrea dago
arri labradus cercatua,
Portuguichian Santa Clara
Yturria eta Gaztelua” 

Hauek dira ondorengo bertsoak

Arranoa, zoaz arin hegan
Begitu airez inguru guztia,
Itzuli, eta belarrira esan
Arranoa, neuri egi-egia:
Norenak dira sator itsuak,
non dute olatuek bitsa?

Jainkoak badaki non hasi zen
Hau oraingo nire desditxa.
Osorik al da Gaztelugatxe,
sasoian basoak, larreak?
Ibai ertzean kantuz errotak,
Kea go-gorantz burdinolak?

Ikusten duzu hortik goitik
Uriaren harrizko gerria?
Ontzien gila eta saihetsak,
leihoan diz-diz goiz argia?

Bere muinoan eder Almika,
Itsasoan gogor gizonak?
Han aurrean beti lez Izaro?
Fedearentzat berri onak!
Zelaturik zain dago zaldia,
haziz doakit oi¡ sabela;
jakin bezate guztiek, kuttuna,
ezeren damu ez naizela.


Kantuaren bidez, aurreko mendeetan gertatutakoak adierazten dira. Arranoak Bermeoko herrialdean barrena egiten du hegan, eta ahapaldien bidez, azalpenak ematen dira:

XI. mendetik aurrera dokumentatuta ageri diren elementuak eta garai haietako baliabide nagusiak: Gaztelugatxeko eta Almikako monasterioak; oihanak eta larreak; errotak eta burdinolak; itsasoa, arrantza eta bale ehiza; Izaroko komentua; hiribildua; bera inguratzen zuen harresia; untzigintza.

Azken bertsoak, emakumearen haurdunaldia adierazten du. Senarra bandoen arteko borrokan hil zaio; alargun eta seindun dago.