"Alterriko kontuak" komiki bildumaren gehigarriak

2012/12/30

TESTU LATINDARRA



TESTU LATINDARRA

4. ORRIALDEKO 5. BINETA

Bitor Uriarte


 Enekok lagunei bidaltzen dien lehen eskuizkribua ondokoa da, erromatarren garaikoa.

            Testuak, komikian agertu ez den esanahi zehatza dauka (asmatua, jakina!), hauxe:

“… in caristorum litore, ex occidente ad orientem, post altae terrae extremum et pro magna petra quae finit flumen in quod mare ingreditur, portus est Ve…”

euskaraz,

“… Karistiarren itsasaldean, mendebaletik ekialderantz, lur garaiko muturraren ondoren eta itsasoan sartzen den ibaia mugatzen duen harri handiaren aurrean dago Ve…”

Lur garaiko muturra Matxitxako da, eta harri handia, Izaro.

Azkenik, Ve…, Vesperies edo Vermelio.

Lehenengoa, Vesperies, Pliniok aipatzen du kostalde kantauriarreko oppidum-ak zerrendatzean: “a Pyrenaeo per oceanum vasconum saltus, Olarso, Vardulorum oppida, Morogi, Menosca, Vesperies, Amanum portus, ubi nunc Flaviobrica colonia.” [Pyrenaeus-etik abiatuta eta Ocenaus-eko erriberei jarraituaz aurkitzen ditugu Baskoien oihana, Olarso, Varduli direlakoen “oppidum”-ak, Morogi, Menosca, Vesperies eta Portus Amanum, non Flaviobrica kolonia bait dago gaur egun.].

Bigarrena, Vermelio, XI. mendeko agiri batean azaltzen da: (…) et illa ecclesia San Micaelis arcangeli in portu de Vermelio, in ora maris, cum suos morturos ad illa pertinente”

            Nahiz eta inoiz aditzera eman den Busturialdeko punturen bat litzatekeela Vesperies, ez dago batere argi zein izan daitekeen, eta horregatik utzi da eten-puntuez, zehaztu gabe. Vermelio izenean beste antzeko aukera genuenez (hau askoz berankorragoa), biekin jokoa egitea pentsatu da.